The Event

GAMEGUNE


eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune. Haren ospea handituz joan da, Euskal Encounter barruan, 11 urtez, eta Counter Strike 1.6 du joko izarra.

Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa hasi zen, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen, gastu guztiak ordainduta, finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako 21 taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 12 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan, eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketaren barruan. 2014 urtean Euskalduna Jauregian egin zen lehen aldiz ekitaldi bereizi gisa, 2015 urtean Guggenheim Bilbao Museoan, 2016 urtean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian eta 2017 urtean Donostiako Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

Aurten, Gasteizko Europa Biltzar Jauregia "María de Maeztu" entzunaretoan egingo da.

COSPLAYERRAK


Nagy

Modeloa, aktorea eta dantzaria 16 urteetatik, cosplayerra 2005etik, orduan hasi bait zen bere anaiarekin batera cosplay-arekiko pasioa transmititzen. Bere makillajeak eta estilismoak egiten ditu, eta bere modelo lanean integratzen ditu.

Lanean eta hobbyetan ikastea eta haztea gustatzen zaio. Salamancako COMANPLAY elkartearen sortzaileetakoa ere bada, eta hiri horretako Otaku Azokaren antolatzaileetakoa.


Sariak

2018

  • 1.saria "Salón del Cómic y el manga", Gaztela eta Leon.

2017

  • Cosplay karakterizazio onenari saria Heroes Manga 2017 (bakarka)

2016

  • 3.saria Gumiparty 2016an (bakarka)

2014

  • Yamato Cosplay Cup Brasil 2014an finalista (bakarka)
  • Yamato Cosplay Cup Brasil 2014an finaleko ordezkari espainiarra
  • 1.saria Yamato Cosplay Cup España 2014an (bakarka)

2013

  • 1.saria cosplay librean Japan weekend 2013an (binaka)
  • 1.saria cosplay librean Japan weekend 2013an (taldeka)
  • 1.saria cosplay purista mailan Expomanga 2013an (taldeka)

2009

  • Bartzelonako WCS 2009 saloiko epai-mahaiaren aipamena (binaka)

Chizuru

2014an murgildu zen Extremadurako gazte hori Cosplaycaren munduan, eta harrezkero ezin izan du laga. Japoniako kulturaren, otakuaren eta bideo-jokoen zalea da, txikitatik, eta zaletasun horiekin uztartzen ditu ikasketak (Asiako kultura eta japoniera) eta lan artistikoak.

Salamancako Japoniaren Adiskideen Elkarteko jardueren koordinatzailea da, eta hiri horretako Comanplay elkartearen sortzailea. Cosplaya, komikiak, bideo-jokoak, zinema... jorratzen ditu elkarteak.


SARIAK

2018

  • Hirugarrena Gumiparty XIV sarietan
  • Lehena Ceresplay sarietan

2017

  • Lehena Gaztela eta Leóngo Komikiaren eta Mangaren Azokan

2016

  • Bigarrena Gumiparty XII sarietan

2014

  • Saria Extremanga jarduera onenari

IKUSKIZUNARA JOAN


Gamegune ekitaldian ospatuko diren lehiaketera ikusle moduan joateko aukera dago.

Sarrera librea izango da, heltzeko ordena zorrotza jarraituz, edukiera bete arte.

Esparrua uzten bada, berriro ere sartu ahal izango da, baldin eta edukierak ahalbidetzen badu.

Edozein zalantza edo kontsultarako: admin@gamegune.org

EGITARAUA


Ostirala 16
15:00 Inaugurazioa - Zozketa eta aurkezpena
16:00 - 18:00 FIFA19 - Kanporaketak, finala eta sari banaketa
18:30 - 20:30 Clash Royale - Kanporaketak, finala eta sari banaketa
Larunbata 17
10:00 - 14:00 Hearthstone - Finalerdiak, finala eta sari banaketa
16:00 - 20:00 CS:GO - Finala eta sari banaketa

LEKUA


Europa Biltzar Jauregia "María de Maeztu" entzunaretoa

Vitoria-Gasteizen kokatua, eremu moderno eta atsegina da, 800 lagunentzako lekuarekin.

María de Maeztu

Europa Biltzar Jauregia - Informazio gehiago

Nola iritsi

Vitoriz-Gasteiz, Euskadiko hiriburua, Arabako Lautadaren erdialdean dago, Madril eta gainerako Europa lotzen dituen N-1 errepidean. Komunikazio-ardatza izan da betidanik hiria, Europa eta penintsularen arteko bide ireki eta zubia. Bilbotik ordubete eskasera dago, Iruñatik ordubetera, Santanderretik bi ordutara, Zaragozatik hirutara eta Madrildik lau ordu baino gutxiagora.

Nola iritsi - Informazio gehiago

Hiria, Vitoria-Gasteiz


Non lo egin

Vistoria-Gasteizen Era guztietako ostatuak daude, norberaren gustu eta beharren arabera.

Ostatuen gida

Non jan

Sasoiko produktuak dira nagusi Arabako gastronomia oparoan. Aipamen berezia Arabar Errioxako ardo bikainek edo Arabako txakolinak, eta postre eta gozoki apartek merezi dute.

Enogastronomia gida

Nola mugitu

Vitoria-Gasteiz jendea aintzat hartuta egituratutako hiria da. Beraz, erraz mugitu ahal izango zara bertan eta, gainera, hainbat garraiobide dituzu hiriko toki batetik bestera joateko.

Nola mugitu hirian barrena