Dena prest Gameguneren 19. ediziorako

Dena prest Gameguneren 19. ediziorako

Gamegune, Euskadiko eSport txapelketa zaharrena, Gasteizko Europa Jauregian burutuko da aurten azaroaren 16 eta 17 bitartean. Azken Euskal Encounterrean jokatu ziren Gamegune18-ko lau final zirraragarrien ostean, formatua aldatzearen aldeko apustua egin da: finalistak gonbidatuak izango dira eta Gameguneko 18. edizioko lau jokoetan garaile irten zirenek sailkapen zuzena eskuratuko dute.

Gainera, ordutegia jarraitua izango da. Ostiralean, azaroaren 16an, FIFA19 eta Clash Royale jokoen kanporaketak eta finalak jokatuko dira, eta hurrengo egunean, Hearthstonen finalaurrekoak eta finala, eta CS:GO bideo-jokoaren finala. Azken bi joko horien kanporaketak aurreko astean burutuko dira lehiaketa bizkortzeko helburuarekin. Horri esker, maila goreneko lau final ikusgarri biziko ditugu bi egunetan zehar.

Lau jokoren artean, Gamegune19-ak 32.000 euro banatuko ditu sarietan. Modu horretan, Euskaltel Konekta Fundazioak antolaturiko egitasmoak 57.600 euroko ‘prize pool’-a banatuko du guztira, azaroko ekitaldian eta udako txapelketan eskainitako ordainsariak bateratuz.